Erreginaren Kopako lehen finalerdian, Kataluniako derbia. Spar Citylift Gironak agintea hartu du, baina Cadi La Seuk buelta ematea lortu du, Vilaro bikainari esker. Baina hirugarren laurdenean, Murphy eta Reisingerova jokalariek min asko egin diote. Cadik azken ahalegina egin zuen, baina Eric Surisen taldeak ez zion aukerarik eman. Bihar, 13:00etan, Gironak finala jokatuko du

GIRONAK AGINTEA HARTU DU (20-14) 20-14

Eric Surisen taldearen hasiera ikusgarria izan da: 8-0eko partziala lehen bi minututan. Diazek, hiruko marratik, Cadiren lehen puntuak saskiratu ditu, baina Bernat Canut-en neskek arazo asko izan dituzte uztaia aurkitzeko. Eta gainera Gironak min asko egin dio Colhado eta Reisingerovaren lanarekin (14-5). Zonakako defentsa ipini du Cadi eta ondo atera da (20-14).

CADIK ERANTZUNA EMAN DU URRUNETIK (20-22) 40-36

Cadik partidako minuturik onenak jokatu ditu bigarren laurdenaren hasiera: Pujol eta Diaz-en hirukoak eta Bahiren saskia 26-24ko emaitza ipintzeko. Eric Surisek partida gelditu du, baina arrakastarik gabe: bere aurkariak partidari buelta eman dio, Vilarori esker (30-31). Une honetan, Shay Murphyk bi aldiz asmatu zuen hiruko marratik eta Girona berriro aurretik markagailuan (40-36)

MURPHYK ETA REISINGIROVAK ZULOA EGIN DUTE(20-14) 60-50

Atsedenaldiaren ondoren, bere taldearen itxaropenak handiagotu egin ditu Vilarok; 0-4ko partziala eta Gironak ez ditu punturik lortu lehen 4 minututan. Yurena Diaz-ek 42-43ko markagailua ipini du eta, orduan, partida erabat aldatu da: Murphy eta Reisingerovak berriro min asko egin diote Cadiri eta Spar Citylift Girona 10 puntuko hesira joan da, laurden baten falta.

SPAR CITYLIFT, FINALERA (20-10) 80-60

Cadik erreakzio azkarra bilatu du (Vilaroren hirukoa), baina hutsegite ergelenak egin ditu eta Gironak aprobetxatu du partida behin betikotasunez apurtzeko.

ESTATISTIKAK

ARGAZKIAK

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies