Vitoria-Gasteizen ospatuko den 2019ko Erreginaren Koparako atzerako kontaketa hasi da eta Espainiako Saskibaloi Federazioak txapelketako logoa erakutsi du.

Historiako Erreginaren Koparik onenaz gozatzeko atzerako kontaketa hasi da. 2019Ko Erreginaren Kopa Vitoria-Gasteizen ospatuko da, otsailaren 28tik martxoaren 3ra. Jada ezagutzen ditugu parte hartuko duten 8 talde eta gaur aurkeztu da txapelketako logoa. Gainera, datorren asteartean, Urtarrilak 15, izango da Erreginaren Kopako zozketa, Vitoria-Gasteizko Artium museoan (12:30ean). 
  • Ekitaldi: 2019 Erreginaren Kopako zozketa
  • Lekua: Vitoria- Gasteiz. Artium Museoko Ekialde Aretoa (Frantzia Kalea, 24 | Vitoria-Gasteiz)
  • Eguna: 2019ko Urtarrilaren 15ean, Asteartea
  • Ordua: 12:30
Zozketan parte hartuko dutenal:
  • Jorge Garbajosa Chaparro – Espainiako Saskibaloi Federazioaren Presidentea
  • Igone Martínez de Luna Unanue – Euskara, Kultura eta Kirol Saileko Foru Diputatua
  • Estíbaliz Canto Llorente – Kultura, Hezkuntza eta Kirol Saileko zinegotzi ordezkaria
  • Maider Etxebarria García – Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria
  • Germán Monge Ganuzas – Euskal Saskibaloi Federazioaren Presidentea

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies