Ostiralean bukatuko da klubek duten abonu erreserbatzeko epea. Astelehenean irekiko da zaleen epea, abonu salmentarako eta saio bakoitzarako sarrerak erosteko. Erosketa online egingo da.

Vitoria-Gasteizko Erreginaren Koparako abonu salmentako prozesuaren lehen egunak arrakasta handia izan dute, aurreikuspenik onenak gainezkatuz. Astelehenean ireki zen klubeko epea eta, bi egunetan, 1.182 abonuak eskatu dira (eta beste 271 ‘Jarraitu zure talde’). Epea bihar (ostiralean) bukatuko da, 13:00etan.

Astelehenean, 11:00etan, ireki egingo da zaleentzako abonu salmenta eta saio sarrerak. Abonu eta sarreren erosketa online plataformaren bidez egingo da eta antolakuntzak sustatu egingo du bere Sare Sozial kontuetan eta webgunean.

Vitoria-Gasteizko Erreginaren Kopa Arabako hiriburuan ospatuko da eta otsailaren 28tik martxoaren 3ra eta 8 talde jokatuko dute: Spar Citylift Girona, Perfumerías Avenida, Lointek Gernika, Cadi La Seu, IDK Gipuzkoa, Valencia Basket, Nissan Al-Qázeres Extremadura eta RPK Araski.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies